domingo, 22 de enero de 2017

ARRANKUDIAGA ETA ZOLLO EZAGUTZEN

Hemendik aurrera, atal berri bat izango dugu Ezkurran, Arrankudiaga eta Zollo hobeto ezagutzeko eta beste garai batzuetako bizimoduaren berri izateko. Atal horretan herriko jendeak idatzitako testuak sartuko ditugu, eta hainbat gai agertuko dira:
-    ermandadeak
-    baserriko bizimodua: elektrizitate, irrati, telebistarik… gabeko garaiak
-    umeen antzinako jolasak
-    elizkizunak
-    lehenagoko zerbitzu ordainduak: medikua, eliza, permanentziak…
-    erreka eta bere aberastasuna

Animatu eta bidali zure ekarpenak. Esker onez hartuko ditugu.


ERMANDADEAK

Txikitan gogoratzen dut zelan etxetik, lantzean behin, gizon batzuk pasatzen ziren etxea baloratzera eta beste batzuk, beste egun batean, ganadua baloratzera. Ermandadekoak ziren.
Arrankudiaga, garai horretan, nekazaritzan aritzen zen gehien bat, jendea baserrietan bizi zen batez ere. Baserria eta bertoko animaliak, behiak nagusiki, balio handikoak ziren, horregatik biak babestu behar ziren eta horretarako ermandadeak sortuak ziren.
Ermandadeak oraingo aseguru-etxe modukoak ziren eta, kuota baten truke, kalte-ordainak jasotzea zuten helburu, galeraren bat emanez gero. Ezin dira gerra osteko baserritarren ermandadeekin parekatu, azken hauek, baserritarren ermandadeak, “sindikatu” antzekoak zirelako.

Ganadu ermandadea.

Baserrietara ermandadearen arduradunak joaten ziren zenbat behi zeuden ikustera eta euren egoeraren arabera (urteak, txahalik bazeukan...) balio bat ematen zioten bakoitzari. Balorazioaren araberako kuota ordaintzen zen eta, behiren bat hiltzen bazen, ermandadeak ordaintzen zion baserritarrari.
Entzunda daukat Arrankudiagan ganadu-ermandade bi zirela, goikoa eta behekoa. Betunerreka izango zen muga seguru asko.
Aztertzen badugu apur bat ermandadeen gaia, ikusten dugu euskal gizarteak aspaldi sortutako elkarteak direla. Normalean zozketaz aukeratzen zituzten presidentea eta gainontzeko karguak; ohituretan oinarritutako antolaketa zeukaten eta elkarte gehienek ez zituzten estatutuak edo arauak idatzita. Normalean, koaderno batean ermandadea osatzen zuten baserriak agertzen ziren, zeuden animaliak eta euren balioa.
Elkarte libre eta independenteak ziren eta oso arraroa zen kide batek epaitegietara jotzea. Badago salbuespenen bat; adibidez, 1806an Lezamako idi-ermandadea eta kide baten arteko auzia. Horri esker eta estatutuak idatzirik zeukatenez ezagutzen ditugu hauek. Antzekoak izango ziren inguruko lekuetan, eta, euskeraz zeudenez, garai hartako euskerari buruzko informazioa ematen digute.

Sute-arriskuren kontrako ermandadea.
Desberdinak ziren ermandade biak, funtzionamendua antzekoa bazen ere, etxea “aseguratzen” zen kasu honetan.

Gaur egun desagertuta daude, entzunda daukat etxeen kasuan aseguru-etxe batek eskaintza berezia egin ziela ermandadekoei eta hor bukatu zela.
Interesgarria izango litzateke gure ermandadeen liburuak edo koadernoak eskuratzea azterketatxo bat egiteko, kopiak egiteko...




CONOCIENDO ARRANKUDIAGA Y ZOLLO

A partir de ahora, vamos a incluir un nuevo apartado en Ezkurra, para conocer aspectos de Arrankudiaga y Zollo de hace unos años. Serán aportaciones de la gente del pueblo, sobre temas diversos:
-    hermandades
-    la vida en el caserío: cuando no había electricidad, radio, televisión
-    juego infantiles de antes
-    actos religiosos
-    servicios que se pagaban: médico, iglesia, permanencias…
-    el río y su riqueza
Queremos animaros a que nos mandéis vuestras aportaciones para no olvidar nuestro pasado.

Eskerrik asko aldez aurretik


Hermandades

De pequeño conocí la existencia de dos hermandades distintas, Una contra los incendios y otra del ganado.
La primera cubría el riesgo originado por los incendios. Los responsables de la hermandad iban casa por casa valorándolas, se pagaba la cuota correspondiente y, si se perdía la vivienda, la hermandad reponía su valor.
La del ganado se encargaba de “ asegurar” las vacas y su funcionamiento era similar a la anterior. En Arrankudiaga había dos, la de arriba y la de abajo.
Podemos decir que las hermandades eran asociaciones de auxilio mutuo ante las adversidades. De alguna manera, su cometido lo cumplen las aseguradoras, aunque éstas están también para ganar ellas.
Las hermandades funcionaron durante siglos siguiendo la costumbre y normalmente no tenían sus estatutos escritos. Solía usarse un cuaderno para apuntar los miembros, el valor de lo asegurado y la cuota. El nombramiento del presidente y demás cargos se hacía por sorteo mayormente.
Hoy en día han desaparecido las hermandades. Sería interesante recuperar los cuadernos o libros que se usaron para hacer un pequeño estudio y darlos a conocer.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Komentarioak egin ahal dituzu hemen, baina beti sinatuta bukaeran.
Aqui puedes hacer tus comentarios, pero siempre firmando al final.