miércoles, 31 de agosto de 2016

ARRANKUDIAGAKO JAIAK ORAIN DELA MENDI ERDI BAT


Jai egunak egun oso bereziak ziren garai horretan eta benetan ospatzen ziren egun gutxi horiek. Gaur egun edozein lekutara mugi zaitezke eta edozein egun jai izan daiteke eta horregatik gehiago baloratzen ziren.

Oso jendetsuak ziren; herrikoak biltzen ziren plaza inguruan. Ez da ahaztu behar Arrankudiagak urte horietan gaur baino biztanle gehiago zuela; familiak biltzen ziren bazkaltzeko, batez ere, Andra Mari egunean eta inguruko herrikoak ere etortzen ziren. Errepidea plaza ondotik pasatzen zen eta, hau jendez beteta zegoenez, autoak geldiro, geldiro pasatzen ziren.

Arrankudiagako jaien egunak hiru ziren:
    Andra Mari, abuztuaren 15ean.
    Errepetizinoa, hurrengo domekan, eta honen ostean.
    Berakatz-Egun, hau da ilenean edo astelehenean.
Jaiei hasiera emateko pasakallesa egiten zen txistulariekin eta bolanderak botatzen ziren gero.
Andra Mari egunean eta Errepetizinoan meza ostean zenbait ekitaldi egiten ziren eta gauean musika dantzatzeko edo entzuteko zegoen.
Eguerdian egiten ziren ekitaldien artean, urteetan dantzak nabarmendu ziren, Ugaoko Etorki, Galdakaoko Andra Mari... dantza taldeak pasa ziren gure herritik zortzikoak, ezpata-dantzak, Kaxarranka... dantzatuz.
Kukaña, zinten lasterketak, karrera pedrestre, zaku-lasterketa, futbol partida... beste ekitaldi batzuk ziren.
Kukaña Iberlandako presan egiten zen, uretatik metro batera edo zegoen enbor labainkor batetik joan behar ziren puntaraino parte-hartzaileak han zegoen banderatxoa hartzera, gehienak uretara joaten ziren lehenago.
Zinten karreran, ordea, bizikletaren gainean joanez altxatu behar zen besoa eta zotz bat sartu goian eskegita zegoen eraztun batean, sartzea lortzen zenenean zinta bat ateratzen zen sari batekin. Behin ederra muntatu zen herrian frankismo garaian eta ikuriña guztiz debekatuta zegoenean, halako zinta bat ikurriñaren koloreekin agertu zenean, erregimenekoek kentzeko begi bistatik ohikatuz, ia nork egin zuen zinta hori... oraindik gaur egun komentatzen da pasarte hura. Ikusten dugunez, jaiak eta aldarrikapenak lotuta egon dira beti.
Karrera pedrestre Garondo, Zabale, Lakallejatik, egiten zen.
Behin, pelota partidak egon ziren Areneko Bide Arte etxeko frontoian.
Beranduago bertsolariak ere egon ziren plazan..

Umeei dagokionez buruhandiak puxikaz jotzen egoten ziren eta, garrantzitsuena, Martinaren postua, jaietara etortzen zen karameluak saltzera, batez ere, ura botatzeko pistolak eta petardoak eta halakoak.

Berakatz- Eguna beti izan da egun berezia, laikoa, erlijioa tartean ez zegoelako eta nolabait “lotsabakoa”. Arrasti-iluntzean hasten zen eta oso ohikoa zen jendea mozorrotuta joatea, gizonezkoak neskaz, adibidez, aurpegiak margotuta, kapelekin... eta jendeak (gazteak eta ez hain gazteak) edaten zuen askotxo eta festa zen nagusi.

Gaur egun, jai egunak handitu dira, 14an hasten dira, umeen eguna egiten da eta lehengoak mantendu dira, aldaketa txikiren batekin, esaterako igandea Kofradia Eguna bihurtu da.

Berakatz-Eguna aurten martitzenera pasatu da eta ez zait ondo iruditu beti astelehenean izan delako eta jaietako egunik jatorrena iruditu zaidalako. Jaiak egunez alda daitezke baina prozesu parte-hartzaile baten ondorioz eta herri osoaren parte-hartzearekin.
Jon Arandia Isusi

LAS FIESTAS DE ARRANKUDIAGA
HACE MEDIO SIGLO



Jon Arandia nos hace un breve relato histórico de nuestras fiestas.
En aquella época, las fiestas eran especiales, y se celebraban con más ganas. Hoy en día, tenemos la posibilidad de movernos a cualquier lugar y cualquier día puede ser fiesta. Por eso entonces se valoraban más.
Eran muy participativas; la gente del pueblo se reunía en la plaza. Entonces, Arrankudiaga tenía más habitantes; las familias se reunían para comer, sobre todo el día de Andra Mari, y venía gente de los pueblos de los alrededores. La carretera pasaba por al lado de la plaza y los coches debían circular despacio, ya que la plaza estaba llena.
Los días de fiestas eran:
    Andra Mari, 15 de agosto
    Repetición, domingo siguiente, y seguido   
Berakatz-Eguna, el lunes.
Las fiestas empezaban con pasacalles de chistularis; después se lanzaban cohetes.
El día de Andra Mari y el de Repetición se organizaban actos después de misa, y a la noche, música para bailar o disfrutar escuchando.
Entre los actos del mediodía, durante muchos años el centro fueron las danzas infantiles, con los grupos Etorki de Ugao, Andra Mari de Galdakao…
Otros actos eran la cucaña, carrera de cintas, carrera pedestre, de sacos, partido de fútbol…
La cucaña se hacía en la presa de Iberlanda. Quienes participan, debían llegar hasta el extremo de un tronco resbaladizo situado aproximadamente a un metro del agua. El objetivo era coger una bandera situada en el extremo, pero la mayoría caían antes al agua.
La carrera de cintas era en bicicleta; había que levantar el brazo para introducir un palo en un aro colgado. Si se conseguía, se sacaba una cinta con un premio. Un año se montó un gran revuelo, en época del franquismo, cuando la ikurriña estaba prohibida y una de las cintas apareció con los colores de la ikurriña. Los del régimen gritaban para que se quitara de la vista, preguntaban quién era el responsable… Todavía hoy en día se sigue comentando ese suceso. Las fiestas y las reivindicaciones han tenido una estrecha relación desde siempre.
En la carrera pedestre, se corría por Garondo, Zabale, Lakalleja. Un año, se organizaron partidos de pelota, en el frontón de la casa Bide Arte de Arene. Y más tarde, bertsolaris en la plaza.

En cuanto al programa infantil, aparecían los cabezudos, y lo más importante era el puesto de Martina, que venía al pueblo a vender caramelos, pistolas de agua, petardos, etc.


El Día de Ajos siempre ha sido especial; laico, ajeno a la religión y, de alguna manera, “desvergonzado”. Empezaba a la tarde-noche, y era habitual que la gente se disfrazara: los hombres de mujer, por ejemplo, las caras pintadas, con sombreros… Se bebía bastante (jóvenes y no tan jóvenes) y predominaba la fiesta.

Hoy en día, hay más días en el programa. Empiezan el 14, se celebra el día de niñas y niños, y se mantienen los que se celebraban antes, con algún cambio. Así, el domingo ahora es Día de Cofradía.

Este año el Día de Ajos se ha pasado al martes, lo que no me parece bien, porque siempre ha sido un lunes y porque siempre me ha parecido el día más jatorra de las fiestas. Las fiestas se pueden cambiar, pero tras un proceso participativo, con la implicación de todo el pueblo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Komentarioak egin ahal dituzu hemen, baina beti sinatuta bukaeran.
Aqui puedes hacer tus comentarios, pero siempre firmando al final.