jueves, 30 de junio de 2016

Errekako hondakinak garbitzeko auzolana Iberlandan


Ekainaren 25ean, hondakinak garbitzeko auzolana egin zen gure herrian, Nerbioi ibaiaren ertzean, Iberlandan. Ordu eta erdiz, hamar pertsonek osatutako boluntario talde bat ibaiertzeko 500 metroan egin zuen lan, era guztietako hondakinak jasoz: plastikoak, latak, ontziak, beirazko botilak, sokak, gurpilak, burdinak, etab. Gutxi gorabehera 120 kilo bildu ziren.

“Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ibaiertz eta ubideetan hondakinak garbitzeko ekintzak” izeneko proiektuaren baitan kokatzen da, eskualdeko hamaika udalerrietan Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal gauzatzen ari dena.

Ekintza hauen asmoa da bertako fauna eta flora espezieen baldintza ekologikoak eta habitatak hobetzea eskualdeko udalerrietako ibai-inguruneetan eta espazio naturaletan legez kontra utzitako zaborra edota hondakinak bilduz, ingurumen arloko boluntarioen eta profesionalen laguntzarekin.

Amaieran, hamaiketakoa egin zen eta partaideei berrerabiltzeko katiluak banatu zitzaizkien, opari moduan, egindako lana eskertzeko.

Trabajo en grupo para limpiar la basura del río en Iberlanda

El 25 de junio, se llevó a cabo una iniciativa en auzolan para limpiar la ribera del río Nervión, en Iberlanda. Alrededor de una hora y media, un grupo de 10 personas voluntarias trabajó a lo largo de 500 metros de la orilla, donde recogió unos 120 kilos de restos: plásticos, latas, envases, botellas de vidrio, cuerdas, ruedas, hierro, etc.

La jornada se organizó dentro del proyecto “Actuaciones de limpieza de residuos en riberas y cauces de la comarca Nerbioi-Ibaizabal”, promovido por Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal en 11 municipios de la comarca.

Su objetivo es mejorar las condiciones ecológicas y hábitats de especies de fauna y flora locales en los entornos fluviales de los municipios mediante actuaciones con apoyo profesional y voluntariado ambiental consistentes en algo tan elemental como la retirada de basura y escombros ilegalmente depositados en espacios naturales.

Al finalizar el trabajo, se preparó un almuerzo y se entregó a las personas participantes un vaso reutilizable, como muestra de agradecimiento por su trabajo.

No hay comentarios: