martes, 31 de mayo de 2016

ELKARRIZKETA

KOLDO ALBUZUAri
 
La tienda Ekilore ha celebrado su primer aniversario. Ezkurra ha estado con Koldo para comentar su experiencia y la valoración que hace de este año. Experiencia que considera positiva y enriquecedora. Abrió la tienda porque veía esa falta en el pueblo, y para poder disfrutar más de la familia. Intenta ofrecer de todo y adaptarse a lo que la gente le pide. Ve que la gente valora poder hacer las compras en el pueblo, poder comprar productos de aquí… En definitiva, está contento con la tienda y espera poder seguir con ella mucho tiempo.

Zer helbururekin zabaldu zenuen denda eta zer lortu duzu urte pasatxo honetan?

Alde batetik, herrian zerbitzu hori falta zela sumatzen nuelako zabaldu nuen eta zentzu horretan helburua bete egin dudala esan dezaket. Horrez gainera, soldata bat eramaten dut etxera eta, gainera, herrian bertan lan egiteak familiatik gertu egotea dakar, eta hori oso inportantea da: umeak hazten ikustea eta bertan egotea. Pozik nago.
Erraz kudeatzen da denetarik eskaintzen duen horrelako denda bat?

Hasieran zaila iruditzen zitzaidan, baina, urte bat geroago errazagoa iruditzen zait. Jendeak gauza zehatzak eskatzen dizkit; batzuk lortu ahal ditut, baina, beste batzuk agian ez; badakizu, kantitate handiak erosi behar dira eta gero irteera ematea zaila izaten da. Produktu asko dira eta neurri egokia bilatu behar da. Baina tira, ondo eramaten dudala uste dut.

Zer motatako jendea etortzen da erosketak egitera? Ba dago perfil tiporik?

Denetarik etortzen da dendara; emakume, gazte, ume zein gizon. Kanpoko jende asko ere bai eta garrantzitsua da hori; ezagutzen zaituzte eta herriari ere ematen diote bere ekarpena. Bezeroen perfila? Ba, agian, emakume gehiago gizonak baino, baina ez dago perfil zehatz bat besteen gainetik.
Erosketa txikiak izaten dira orokorrean ala bezero “fidelak” dituzu?
Ba, hemen ere denetarik ikusten dut. Batzuk gehiena bertan erosten dute, agian, gauza konkretuak edota marka bat bilatzen dutenean beste nonbaitera joaten dira, baina, askok eguneko  erosketak hemen egiten dituzte. Nik uste hurbiltasun hori asko preziatzen dela. Bestalde, garbitzeko produktuak, higienezkoak, horiek ere apurka-apurka ikusten dira bezeroen erosketetan gero eta gehiago.

Umeak bezero onak al dira?

Bai, jijijiji, gainera, hasieratik jarri nuen haientzako gozokien txokoa “autoservice” erara. Beti ematen duzu konfiantza apurtxo bat eta, nahiz eta baten batek zerbait “doan” eraman, lan handia kentzen didate jiji. Kontuak ere eurek egiten dizkidate gehienetan, eta hori ondo dago, ni fidatzen naiz.

Txutxeen munduaz asko ikasiko zenuen, ezta?
Bai, pilo bat, egunean egotera behartzen zaituzte umeek. Batzuetan,  haiek eskatzen didate zerbait zehatza eta ekartzen saiatzen naiz; txutxe bereziren bat, ez dakit zer nolako kromoak edota tronpa mota jakin bat. Batzuetan, horiek sartzeko beste produktu bat kentzen dut, denei irteera ematea ezinezkoa delako.
Harremanetan aditua izan behar arrakasta lortzeko?
Nik uste harremanetan ona izatea inportantea dela. Pertsona zabala izan behar zara eta pazientzia handikoa, jejeje. Urte honetan ez dut istilu bat bera ere izan dendan eta hori eskertzen da. Umorez hartu behar dira gauzak eta aurpegi ona eskaini bezeroari. Giro ona sartzen saiatzen naiz beti, musika ipintzen dut eta denda barruko giroa atsegina izaten da.

Denda kanpoko bankuak hitz egingo balu…

Jijiji, Jendeari bankua asko gustatzen zaio, herriko bankurik erosoena dela diote batzuek. Askotan, jendea lasai egoten da garagardo bat edo kafelitoren bat hartzen, Batzokia itxita dagoenean, edota geratzeko puntu bezala erabiltzen dute beste batzuek. Ondo dago eta horren harira, banabil argazkiak ateratzen bankuan horrelako “collage” egutegi bat prestatzeko herriko jende edota koadrilekin, bai, Ekilore dendako bankuan.


Zer nolako produktuak eskaintzen dituzu?

Kalitate oneko produktuak saltzen ditut eta, horrez gainera, bertokoak edota ingurukoak lortzen ahalegintzen naiz. Adibidez, okela Gujuli ingurutik ekartzen dut eta hemendik aurrera barazkiak herriko ortuetakoak izango dira. Badaukat inguruan ezagunik baratzeekin, loreak saltzen dituenak etabar. Eta hori aprobetxatuko dut.
Kalitatea eta prezioak talka egiten dute?
Ba ez dakit, ezetz esango nuke. Kalitatea saltzen saiatzen naiz, baina bere prezioan. Kalitatea argi dago ordaindu behar dela, baina abusatu barik.
Erronka edota proiekturik buruan?
Hasieratik etxez-etxeko zerbitzua eskaini nuen, baina orain hasi naiz serio kontu horrekin. Jendea denbora faltan dabil eta zerbitzu horrekin, erosketak etxeetara eramanez, erraztuko dizkiet gauzak famili askori. Aukera ezberdinak ematen ditut: eskaera watsaparen bidez egin eta gero nik eraman etxera; edota bezeroa datorrenerako prest izatea erosketa-poltsa. Azkenean, erosotasuna bilatu behar da bezeroarentzat. Erosi dudan furgoneta zahartxo honekin hobeto moldatuko naiz, Zollora edota urrun dauden auzoetara joateko eta eskaintza hori egiteko. Gainera, harremanak lantzen dituzu eta herriko jendearekin egoteko aukera aparta da.
Zelan ikusten duzu denda urte batzuk barru?
Ba, gero eta jende gehiago ikusten dut dendara sartzen; beraz, etorkizunean ondo segitzea espero dut. Jendeak bertoko produktuak eskertzen ditu eta herrian bertan erosketak egin ahal izatea ere herritarrek eskertzen dute. Horregatik, baikorra naiz.

Eta zer diote bezeroek? Haientzako mezuren bat?

Bezeroen erantzuna nirekiko oso ona izan da, haien beharrak ezagutzen ditut jada eta  harremana errazagoa egiten zait. Piropoak ere entzuten ditut eta jendeak nire lanarekin segitzeko animatzen dit.  Eta beno, nire mezua jendeari? Animatzea bertoko produktuak eta bertoko dendak zaintzen. Normalean faltan botatzen baititugu desagertzen direnean, horregatik zaindu behar dira. Zeberio eta Orozkon ere horrelako dendak daude eta oso ondo funtzionatzen dute, preziatuak dira kalitateagatik eta hurbiltasunagatik. Ni ere bide horretatik noa.
Anekdotarik?
Beno, umeek zerbait eskatzen didatenean argi daukate zer. Esate baterako tronpak eskatu zizkidatenean egurrezkoak ekartzea proposatu nien, merketzeko pitin bat, baina ezetz. ”la super dragon” eta horrelakoak nahi zituzten, jeje
Pisuko Esperantzak ere inoiz esaten dit “que vales tu peso en oro” jeje

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Komentarioak egin ahal dituzu hemen, baina beti sinatuta bukaeran.
Aqui puedes hacer tus comentarios, pero siempre firmando al final.