lunes, 29 de febrero de 2016

Munduko Sokatira Txapelketa

Volendamen jokatu berri da goma gaineko Munduko Sokatira Txapelketa eta bertan herriko bi ordezkari izan ditugu parte hartzen, hots,  Unai Gorostizaga eta Joseba Olanda (auzotar ohia). Arrigorriagako Sokarri Herri Kirol Taldea ordezkatuz, 560 eta 600 kg-ko kategorietan aritu ziren eta bietan brontzezko domina eskuratu zuten: kategoria txikian, aurreko txapeldunei irabazita, Ipar Irlandako Country clubari, eta Lawergeij holandarrei, berriz, 600 kg-koan. Horrez gainera, Hego Euskal Herriko txapeldunak izateagatik, Basque Country ordezkatzeko aukera ere izan zuten, historian lehenengo aldiz goma gainean. Esan bezala, 600 kg-ko  kategorian, Ibarra taldeko bi errefortzuren laguntzarekin aritu ziren eta Eskozia eta Txina Taipekoekin erraz galdu ostean, 3-4. postua Irlandarren kontra jokatu zuten. Garaipena zuri, gorri eta berdea izan zen eta gure herritarrak 3. tiraderan ikusi genituen ikurrinaren azpian.

Mundial de Sokatira

En febrero, se ha celebrado el Mundial de Sokatira en Volendam, en el que han participado dos vecinos del pueblo: Unai Gorostizaga y Joseba Olanda (antiguo vecino). Representando a Sokarri Herri Kirol Taldea de Arrigorriaga, han participado en las categorías de 560 y 600 kg, en las que han conseguido la medalla de bronce: en la categoría de 560, superaron al anterior campeón, Country Club de Irlanda del Norte, y, en la de 600, al equipo holandés Lawergeij. Además, al ser campeones de Hego Euskal Herria, pudieron participar con la marca Basque Country, por primera vez en la historia de sokatira sobre goma. En la mencionada categoría de 600 kg, compitieron con el refuerzo de dos miembros de Ibarra, y tras perder ante Escocia y China Taipei, se enfrentaron a Irlanda para decidir el tercer y el cuarto puesto. El triunfo fue blanco, rojo y verde, y pudimos ver a nuestros vecinos tirar bajo la ikurriña.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Komentarioak egin ahal dituzu hemen, baina beti sinatuta bukaeran.
Aqui puedes hacer tus comentarios, pero siempre firmando al final.