domingo, 31 de enero de 2016

POTROA ETA BESTE BATZUK – DUELA EZ ASKO

Aurreko zenbakian udaletxearen historia azaldu genuen. Esan genuen ez zela lehenengo eraikina: beste bat egon zen Gallarreta parajean, elizatik hurbil.
Orain daukagun eraikina bera ere ez da hasieran egin zutena bezalakoa. Orduan, udaletxeak eraikinaren zati bat baino ez zuen hartzen. Beheko partean, adibidez, hauek zeuden: kartzela (aztarnak: leihoetako barra lodiak), taberna, ostatua, medikuaren kontsulta eta, arkupean, baskula bat. Horrez gainera, goiko solairuan, tabernariaren gelak zeuden (geroago, idazkariaren etxea).
Tabernak komunikazio-funtzio garrantzitsua betetzen zuen, errepidearen ondoan egotearen eraginez, eta askok erabiltzen zuten beste batzuentzako enkarguak uzteko, besteak beste, albaitariarentzat. Taberna udalarena zen eta herriko pertsona bati ematen zion kudeatzeko ardura, eta azken lauzpabost kudeatzaileak emakumeak izan ziren.
Baina, horrez gainera, badago udaletxearen ondoan beste eraikin bat, potroa esaten zaiona. Eta zer funtzio zuen eraikin horrek?
Ferratze-estira/ferratzeko zaldia/gindaxa: zaldiak, astoak eta behiak ferratzeko egitura.
Potroa esaten zaion eraikinaren kanpoaldean zegoen egitura hori. Animaliak ferratzeko, apatxak garbitzeko eta konpontzeko eta animaliak sendatzeko erabiltzen zen. Geroago, behiak intseminatzeko ere erabili izan zen. Eta ez da denbora asko pasatu ordutik, 60 urte inguru, besterik ez.
Animalia uhal batzuekin lotzen zen, eta gero eskegita geratzen zen. Hankak lotu egiten zitzaizkion egin beharreko lana egin ahal izateko.
Herriko abereak eta ingurukoak eramaten zituzten bertara, eta gehienetan Zeberiotik etorritako albaitariak egiten zituen lanak. Baina erabiltzen zekienak bere kabuz erabiltzeko aukera ere bazegoen.
Inguruko umeentzat leku erakargarria zen, apatxetatik ateratako iltzeak hartu eta tronpak egiteko erabiltzen baitzituzten.
Gerora, tabernak betetzen zuen komunikazio-funtzioa ere bete zuen. Eraikinaren atearen ondoan kutxa bat egon da denbora luzez eta han uzten ziren albaitariarentzako errekaduak.
Baina ez zen hori eraikinaren funtzio bakarra. Hiltegia ere egon zen bertan. Garai batean, harategi bat egon zen herrian, elizaren osteko plazatxoan. Txomin Corpion zen harategiaren jabea eta hiltegian hiltzen zituen abereak, gero haragia saltzeko.
Hiltegirako animaliak arkupeko baskulan pisatzen zituzten, hil baino lehen eta hil ondoren.
Hiltegitik ere ateratzen zuten etekina herriko umeek, altxor paregabea baitziren hildako behien adarrak.
Aurrekoaz gainera, mendian harrapatutako basahuntzak gordetzeko ere erabiltzen zen potroa. Jabeak bertara joan behar ziren ahuntzak berreskuratzera, zegokien isuna ordainduta (baten batek, gaueko iluntasunaz baliatuta, askatu ere egin zituen inoiz, isun hori ez ordaintzeko).


EL POTRO Y DEMÁS – NO HACE TANTO

En el Ezkurra anterior, publicamos una breve historia del edificio que alberga al ayuntamiento. Ya dijimos que anteriormente hubo otro edificio en el paraje Gallarreta, cerca de la iglesia.
Pero tampoco el edificio actual está como lo construyeron. Hasta hace no tanto, el ayuntamiento solo ocupaba una parte del edificio. Así, en la planta de abajo estuvieron la cárcel (todavía se conservan las rejas de las ventanas), la taberna, la posada, la consulta del médico y, en el soportal, la báscula. Y parte de la primera planta estaba ocupada por las habitaciones de la persona responsable de la taberna (después, vivienda del secretario).

La taberna cumplía una importante función comunicativa por su situación en el linde de la carretera, y muchas personas la utilizaban para dejar recados, entre otros, al veterinario. La taberna era municipal y el ayuntamiento se la adjudicaba a una persona del pueblo, siendo las últimas cuatro o cinco responsables mujeres.
Pero, además, tenemos al lado del ayuntamiento otro edificio: el potro. ¿Cuál era su función?
Potro de herrar: es una estructura que sirve para sujetar los caballos, burros o vacas, para facilitar que se les pueda herrar (poner herraduras) o curar.
Dicha estructura estaba en el exterior del edificio llamado potro y se utilizaba para herrar animales, para limpiarles o recortarles los cascos y para hacerles curas. Más tarde se utilizó también para inseminar vacas. No ha pasado tanto tiempo desde entonces, unos 60 años.
El animal era sujetado con una especie de correas, y quedaba colgado. Se le fijaban las patas para poder hacer bien la tarea correspondiente.
Al potro se llevaban animales del pueblo y de los alrededores y la mayoría de las veces los atendía el veterinario que venía de Zeberio; pero quienes sabían utilizarlo solían hacerlo por su cuenta.
El lugar tenía su atractivo para los niños de entonces, que aprovechaban para sus trompas los clavos retirados a los animales.
Más adelante, el potro suplió a la taberna para los recados, mediante una caja situada al lado de la puerta del edificio, en la que se dejaban los recados para el veterinario.
Pero no ha sido su única función. En este edificio estuvo en su día el matadero, gestionado por Txomin Corpión, que tenía la carnicería en el pueblo, en la plazoleta detrás de la iglesia. Vendía la carne de los animales sacrificados en el matadero.
La báscula que estaba en el soportal se utilizaba para pesar los animales antes de entrar al matadero, y después de muertos.

El matadero también era fuente de tesoros para los niños del pueblo, que recogían los cuernos de las vacas sacrificadas.
Finalmente, el potro fue utilizado para guardar las cabras que se encontraban sueltas en el monte. Luego, la persona propietaria de los animales tenía que pasar por allí a recogerlas, después de la multa correspondiente (hubo quien, aprovechando la oscuridad de la noche, alguna vez soltó a las cabras retenidas, para no tener que pagar la multa.

No hay comentarios: