martes, 1 de septiembre de 2015

Andra Mari Jaiak


Jaiak eta gero, adin ezberdineko auzokideekin egon gara, jaiei buruzko iritzia eskatzeko. Gure asmoa ez da izan inkesta bat egitea bide baten edo aukera baten alde “eragiteko”. Pertsona batzuen iritziak edo hausnarketak baino ez dira. Guztiak interesgarriak eta baliagarriak. Inkestatxo honen helburu nagusia izan da hemen bizi garenoi gai honi edo beste bati buruz iritzia emateko aukera eskaintzea, askatasun osoz. Hau da, inkestaren balio garrantzitsuena da herritarrei hitza ematea, haien iritziak eta hausnarketak jasotzea.
Beste kontu bat da iritzi hauek erabakiak hartzen diren lekuan izango duten eragina. Jaiez ari garenez, batzordeaz ari gara. Jai batzorde horrek publikoki iragarri ditu bilerak; parte hartu nahi zuten guztiei bileretan parte hartzeko aukera eskaini die eta, jaiak hasi baino lehen, hilabeteak eman ditu lanean. Inork ezin du esan ekarpenak egiteko edo parte hartzeko oztoporik izan duenik.
Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkizuegu galderak erantzun dituzuenei, baita, eskuzabaltasunez, zuen denbora eta indarrak gehiengoaren gustuko jaiak lortzeko lanean ibili zareten guztioi ere.
Eskerrik asko!!

(Baten batek jaiei buruzko iritzia helarazi nahi badigu, helbide honetara bidali ahal du: ezkurrahilero@gmail.com, edo, bestela, plazako postontzian sartu ahal du)







 

Pasadas las fiestas, hemos estado con vecinos y vecinas de diferentes edades para preguntarles sobre las mismas. Nuestra intención no era realizar un sondeo para “influir” o “sentar cátedra” hacia nada ni nadie con las respuestas. Son eso; única y exclusivamente pareceres o reflexiones personales. Todas ellas interesantes y todas ellas válidas. Creemos que el valor fundamental de este pequeño sondeo es posibilitar que quienes aquí vivimos opinemos libre y francamente sobre este o cualquier otro tema. En definitiva, de acercar la palabra a la ciudadanía, de recoger sus opiniones e impresiones.
 Otra cuestión que ya no nos compete a nosotros y a nosotras es la influencia que estas opiniones puedan o no tener en los ámbitos donde se decide. Y hablando de fiestas, nos referimos a su comisión. Una comisión de fiestas que anuncia públicamente sus reuniones e invita a todas las personas que quieran a tomar parte en la misma, y que se reúne muchos meses antes de que comiencen las fiestas. Nadie puede decir que no ha podido o no le han dejado aportar o participar.
Para finalizar, agradecer a todas las personas que habéis respondido a nuestras preguntas, así como a aquellos y aquellas que de manera desinteresada dedicáis de vuestro tiempo y esfuerzo personal para que las fiestas sean del agrado de la mayoría.
Eskerrik asko!

(Quien quiera hacernos llegar su opinión sobre las fiestas, puede enviárnosla a esta dirección: ezkurrahilero@gmail.com, o dejarla en el buzón de la plaza).


1.- Zein da zure iritzia Andra Mari jaien inguruan?

2.- Zer aldatu, sartu edo kenduko zenuke?

 

Haizea Abrisketa

1.- Aurtengo Andra Mari jaiak oso osoak iruditu zaizkit, baina gehien azpimarratuko nukeena jendearen parte-hartzea izango litzateke. Izan ere, herriko jendea oso konprometituta ikusi dut. Alde batetik, Gizarte Etxean lanean, bai Berakatz Egunerako, baina, baita ere, gainerako egunetarako: garbiketa, mahaiak prestatu, afariak prestatu, etab. Eta bestetik, Kofradia Eguneko bazkarian ere bai, beste urte batzuetan baino parte-hartze handiagoa ikusi dut, jasotzeko orduan eta garbitzeko orduan, etab.
Bestalde, gazteon presentzia nabarmenduko nuke aurtengo jaietan. Egitarauan nabaritu ahal izan da: umeentzako zinema, playback lehiaketa... Baina, gainera, parte-hartzea eta egindako lana gehitu behar dira. Adibidez, Kofradia Eguneko mus txapelketak eta txosnak sortu zuten giroa oso polita izan zen, adin desberdineko jendea bertan batuta ikustean. Zer esanik ez, Berakatz Egunean egindako lana, bai egun berean, baita aurretik prestatu behar zen guztia antolatzen.
Aipatzekoa da ere, aurtengo jaiak ez direla hain zehaztuak izan, hau da, aurten adin bakoitzerako ez da egun bakar bat egon, egun desberdinetan, hainbat ekintza egon direlako adin desberdinetarako. Adibidez, Bezpera goizean, umeentzako ekintzak egon ziren, baina egun horretaz aparte, gainerako egunetan, haientzako jarduerak egon dira ere, adibidez Andra Mari eguneko zinema. Kasu berdina izango litzateke Kofradia Eguneko mus txapelketa, edozein adineko pertsonek parte hartu ahal zutelako, etab.
Beraz, esan daiteke, oso jai herrikoiak izan direla, izugarrizko parte-hartzearekin.
2.- Argi dago, beti hobetu daitekeela zeozer, eta ez direla guztiz guztion gustukoak izango, baina aurretik esan bezala, aurtengoak osoak iruditu zaizkit, adin desberdineko pertsonentzako egitaraua izan dugulako. Alde batetik, erretiratuak egon dira, haien egun propioarekin; bestetik, heldu eta gazteontzako kontzertu, zein ekintza asko egon dira (Gontzal Mendibil, playback lehiaketa, marmitako eta tortilla txapelketak, Berakatz Eguna, etab.), eta azkenik, umeentzako jarduerak ere egon dira, eta berrikuntza batekin gainera, zinemarekin.
Nik uste dut, nahiz eta beti hobetu ahal den, eta guztiok guztiz konforme ez egon, aurtengo jaiak oso onak izan direla, eta uste dut, danongan pentsatu dela, beraz zorionak Arrankudiaga-Zollo! Eta jai batzordeari!
 
Ana Abrisketa
1.- Orokorrean, programa nahiko beteta egon da eta adin guztientzako gauzak egon dira.
2.- Aldatuko nukeenari dagokionez, agian marmitako eta tortilla lehiaketen sariak plazan emango nituzke; Gizarteren atzealdean banatu beharrean, aurrealdean, batzuetan jendea ez delako jabetzen.
Horrez gainera, igual, Kofradia Egunean erromeria bat ipiniko nuke, arratsaldez, giroa apur bat animatzeko, antzerkia hasi baino lehen. Egun horretan ere umeentzako zinema lehenago jarriko nuke, gaueko 10ak beranduegi delako, eta pelikula bat, mesedez, marrazki bizidunak nahiko ikusita dituztelako.

Zerbait sartzeari dagokionez, gauza asko egon dira eta hobe da programa gehiegi ez betetzea. Hala ere, nire ustez, faltan bota dira herri kirolak eta umeen bazkaria.



Mamen Aldama
1.- Me han parecido muy bien. Este año, por como han caído los días, los actos se han concentrado en pocos días, y creo que eso ha estado bien, sino parece que hay muchos días y pocas cosas.
2.- Yo no cambiaría nada, porque este año, con el dinero invertido ha sido suficiente y no me parece que haya que añadir nada más.

 
Edmundo Campelo
1.- Para mí, las fiestas están bien organizadas, ya que en el programa se han tenido en cuenta a niños, jóvenes, adultos, mayores y a familiares y amigos de Arrankudiaga.
Los concursos de marmitako, tortilla de patatas, la cena de morcillas, la comida de Cofradía, juegos y demás actos, a mi parecer y a quien he preguntado, han rebasado el nivel del año anterior.
2.- Quisiera colaborar con la comisión de fiestas, pero no he encontrado nada que pueda opinar de otra manera de la manera en que lo han organizado.
Mi sincera felicitación a la comisión y que los próximos organizadores tengan vuestro trabajo como base.




Nerea Galarza
1.- Orokorrean herriko jaiak ondo daudela uste dut, Arranku bezalako herri txiki batentzat.
2.- Aurten umeentzako gauzak faltan bota izan ditut. Gutxi egon dira. Eta Andra Mari egunean, batez ere goizean, ikuskizunen bat gehiago egon beharko zela uste dut.
 
Jesus Gorostizaga
1.- Orokorrean jaiak ondo egon dira.
2.- Bai, nik bi gauza gehituko nituzke, bereziki adin bat dugunontzot. Lehenengoa, Andra Mari egunean eguerdian zerbait jarriko nuke; garai batean herri kirolak, dantzak… egoten ziren; eta bigarrena, kofradia egunean justu bazkalostean giroa alaitzeko musika,  dantza… Bestalde, jaiak orokorrean ondo egon  direla iruditzen zait.


 
Jabi Goti
1.- A mí, las fiestas me han parecido perfectas a nivel general. Destacaría que el día de Andra Mari hay poca gente en el pueblo, diría que incluso menos que algunos domingos del año. Y es una pena.  No noto nada especial que falte en el programa. En nuestro caso, con la taberna, tengo que decir que hemos trabajado bien y en torno a un buen ambiente y sin ningún tipo de problema. Al contrario.
2.- Creo que no sobra nada de lo programado, pero si quisiera reiterar que me hubiera gustado que el día de Andra Mari, por todo lo que ha supuesto en las fiestas del pueblo, hubiera habido más ambiente. Quizás eche en falta unas danzas al mediodía en Andra Mari como se hacía hace muchos años. Pero claro, si no hay gente, si cada vez son menos los que se animan a salir, es igual lo que se ponga en el programa. Para finalizar, aportar la idea de colocar un urinario en la plaza el Día de Ajos, que es cuando más gente se concentra. Por lo demás, contento por como han ido las cosas.
 
Beni Ibargoitia
1.- Nire ustez, hoberenak dira marmitako lehiaketa eta Kofradia Eguna, herriko jendearentzat direlako. Beste alde batetik, Berakatz Eguneko gauean diru asko gastatu omen da, eta hori kanpokoek disfrutatzeko. Talco taldea ez zen txarto egon, baina agian gehiegi izan zen Arrankudiagarentzat. Eta aurten umeen bazkaria falta izan da.2.- Euskal dantzak jarriko nituzke Andra Mari egunean, goizean. Beste batean magia apur bat sartzea ere ez litzateke txarto egongo. Eta animatzeko, adibidez, fanfarre bat.

 
Nerea Martin

Ondo , baina umeen eguna oso pobrea egon da aurten. Ez da bazkaririk egon, ezta espuma jairik ere, gainera puzgarriak goizez bakarrik egon dira.
Bestaldetik badirudi musika taldeak jendeari gustatu zitzaizkiola.
 
Ana Salterain
1.- Oso ondo egon dira jaiak. Lau egunetan jarduera anitzak izan ditugu herrian, giro aparta eta umore ona.
2.- Aldaketa batzuk egon dira aurten, ikusten da atzean dauden pertsonek lan egin dutela. Adibidez, aurten kamisetaren marrazkia berritu egin dute. Jaiak hasteko lehenengo sorpresa. Atsegin izan dut; oso kamiseta polita izan dugu aurten. Baina, esaterako, umeen egunean, txikien bazkaria faltan bota nuen. Ume asko daude herrian eta primeran pasatzen dute egun horretan.
Umeen egunarekin jarraituz, nik gurasoen partaidetza eskatuko nuke jarduera biribiltzeko. Eta puzgarriez gain, agian antolatu dezakete tailer batzuk gurasoek antolatutakoak. Adibidez, aurpegiak margotu edo eskulanen bat… badaude guraso batzuk artistak direnak.
Bai ostirala bai igandea oso egun politak izan dira. Agian, egun flojoena niretzat zapatua izan da. Badakit Laudioko txupinazoarekin batera izaten dela egun hori. Baina herrian gelditu garenontzat apur bat eskasa geratu da.
Bukatzeko, gustatuko litzaidake aipatzea garbiketa, jaiak bukatu eta gero kaleko garbiketa, batez ere kolunpioen ingurukoa oso txarra izan dela.
 
Oier Valle
1.- Herri txiki bat izateko, uste dut jai nahiko beteak direla. Beti dago zerbait adin guztietako jendearentzat, eta, hori, herriko jende askoren lanarekin lortzen da: jaiak hasi baino lehen dena prestatzen, eta jaietan bertan...
2.-
Zerbait aldatzekotan, jai-programaren orduren bat aldatuko nuke, une zehatz batzuetan ez dagoelako jende askorik. Baina, orokorrean, nahiko ondo.
 
Arkaitz Gorostizaga
1.- Ez dut aukera izaten egun guztietan egoteko; dena dela, esango nuke ez duela sorpresarik ematen eta orokorrean ondo dagoela. Nire ustez adin guztietako jendearentzat bada zerbait, eta nahiko ondo tartekatzen dira ekitaldiak. Estruktura berdina mantentzen da urte guztietan eta hori nire ustez, jai-egitarau orekatu bat lortu denaren seinale da. 2.- Aurten, egutegiak zertxobait aldatu ditu jaiegunak, eta nabaritu da txarrerako, baina aurrerantzean, orokorrean, ez nuke asko aldatuko estruktura aldetik. Bakarrik egun batzuk indartzen saiatu. Andra Mari egunak, adibidez, indar handia galdu du. Egun hori indartzea ez legoke txarto egongo, batik bat ume eta gazteei begira.
 
Jose Ramon Arbide

En general, muy bien. El día del marmitako me gusta mucho, y creo que en la cofradía este año se ha notado la ayuda. Se han abierto un poco y ha ido mejor. Ha habido mucha colaboración. Andra Mari últimamente es el día más tranquilo; no es lo que era. A lo mejor se podría meter algo como danzas, herri kirolak… No sé, eso también pide implicación. El día de ajos fue un poco especial; se notó el partido del Athletic en las cenas y cambiaron los horarios, pero bien. Luego vi un ambiente bastante raro, demasiada gente de fuera, el grupo que tocó me pareció bastante caro, aunque entiendo que los jóvenes quieran eso. Me parece que el ambiente fue diferente.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Komentarioak egin ahal dituzu hemen, baina beti sinatuta bukaeran.
Aqui puedes hacer tus comentarios, pero siempre firmando al final.