jueves, 30 de abril de 2015

ELKARRIZKETA


Itziar Duoandikoetxeari
Egungo alkatea eta EH Bilduren alkategia

Para terminar con las entrevistas iniciadas en febrero, nos hemos juntado con Itziar Duoandikoetxea, alcaldesa actual y cabeza de lista en la candidatura de EH Bildu para las próximas elecciones.

1.- Kontatu iezaguzu garai berezi hartan (2011) zelan bizi izan zenuen zerrendetan joatearen eskaera. Eta, nola ez, irabazi ondorengo lehenengo uneak


Hasierako batzarretan ez nuen parte hartu baina nire izena azaldu zen. Guztiok dakigunez, garai zailak bizi ziren ezker abertzalearentzat, ilegalizazioak, jazarpenak… Baietz esatea kostatu zitzaidan, baina, etxeko laguntza ikusita eta nire konpromisoa erakusteko momentua zela ikusi eta onartu egin nuen.

Lehenengo uneak? Ba… jendearen poztasuna, alaitasuna, zorionak jaso eta, nola ez, neuk ere poz-pozik ospatu nuen. Urduritasun puntu bat ere izan nuen, erronka ez zen txikia eta.


2.- Zaila da zu bezalako herritar batentzat udaleko dinamikan murgiltzea? Zer suposatzen du alkate izateak? Asko baldintzatzen du eguneroko bizitza?

Betidanik herriko dinamikan murgilduta egon naiz, Gizarte Etxean (konpontze lanetan, juntan, jarduerak egiten…), musikan (klaseak ematen, kantu taldea antolatzen, kontzertuak…), kanpamentuan arduradun moduan… Baina udaletxea urruti ikusten nuen beti eta, gehiago, alkatea izatea. Hasieran kostatu zitzaidan udaletxearen erritmo motelera moldatzen, ni zirt-zarteko pertsona naiz eta oraindik ere kostatzen zait burokraziaren abiadurara moldatzea. Batzuetan, hasieran gehien bat, gauza gutxi egiten dudanaren sentsazioa izan dut.

Lehen esan dudan moduan, herrigintzan murgilduta egon naiz eta alkatea izatea herriaren alde lan egiteko beste modu bat bezala ikusten dut. Duda barik, erantzukizuna handiagoa da. Alkate izateak dedikazio berezi bat suposatzen du eta horrek bai baldintzatzen du nire eguneroko bizitza, familian, lagunekin, aisialdian…


Siempre he participado del movimiento popular, en Gizarte Etxea, en música, campamento…, pero nunca he ostentado un cargo político. He comprobado que el ritmo es diferente (más lento), pero creo que me he amoldado.
 
 3.- Zure bizipen pertsonaletik abiatuta, zer azpimarratuko zenuke lau urte hautetatik?

Talde-lana eta parte-hartzea. Hasieratik udaletxearen eta herritarren arteko hurbiltasuna ahalbidetu nahi izan dugu parte-hartzea eta gardentasuna sustatuz. Horretarako, lantalde irekiak sortu ditugu, auzo-batzarrak martxan jarri ditugu eta udal aldizkaria atera dugu.



Desde el primer momento hemos intentado acercar el ayuntamiento a la ciudadanía fomentando la participación y la transparencia. Para ello se han formado grupos de trabajo abiertos, hemos puesto en marcha las reuniones de barrio y se ha editado la revista municipal.
 
Udaleko diru-kutxa saneatu dugu. Lau urtetan, jasotako ia 350.000 euroko defizita kendu dugu eta 2014a 236.000 euroko soberakinarekin bukatu dugu (aurreztutako 111.000 euro gehi 125.000 euro 3. kontsortzioko pinuena). Futbol-zelaia eraikitzeko sortutako zorra neurri handian gutxitu dugu ere. Bestetik, gizarte-gaietako gastua nabarmen handitu dugu eta inbertsioak ere egin ditugu (Oxinbururen erosketa, Iberlanda-arkupeko espaloia, argiteria publikoa, udal eraikinen konponketa…)


 Acabamos la legislatura con las cuentas saneadas. En cuatro años hemos eliminado el déficit de 349.292,82 euros que heredamos, y este año tenemos ya números positivos. Además, se ha reducido considerablemente la deuda por la obra del campo de fútbol. Por otra parte, hemos aumentado también de forma considerable el gasto social y además se han podido hacer algunas inversiones (compra de Oxinburu, acera de Iberlanda-arkupe, alumbrado público, reforma de edificios municipales…) 

Garrantzitsua izan da lan-poltsa berriz martxan jartzea, eskola eta haur eskola garbitzeko eta udaleko brigadari belarren garaian eta oporretan laguntzeko. Orain, kaleko garbiketan gabezia bat sumatu dugu eta, hori zuzentzeko, lan-poltsako pertsona bat hartu dugu. Eta gure asmoa da, txandaka, jarraian egitea.


Ha sido importante volver a poner en marcha la bolsa de empleo para la limpieza de la escuela y escuela infantil y para el apoyo a la brigada municipal en época de hierbas y vacaciones. Ahora hemos puesto en marcha la limpieza de la calle, ya que habíamos detectado un déficit en ese sentido, y también lo estamos haciendo con personas de la bolsa de empleo.

Argiteria publikoan, aurrezteko aukera handiak ikusi ditugu eta horregatik arreta bertara bideratu dugu. Iberdrolarekin zeuden kontratuak berraztertzearekin soilik, urtean 8.000 euro aurreztea lortu dugu. Faroletan egindako inbertsioekin, urtean 33.000 euro aurrezten dugu eta ikustear daude obren azken fasearen emaitzak. Arlo honetan, Arrankudiaga eta Zolloko herritarrei eskerrak eman behar dizkiet ekipoen egokitze fasean erakutsitako pazientziagatik. 


Se ha incidido en el alumbrado público, porque vimos un margen de ahorro importante. Solamente revisando los contratos con Iberdrola estamos ahorrando más de 8.000 euros al año. Con el cambio de farolas, el ahorro llega a más de 33.000 euros y está por ver el resultado de la última fase de las obras. Aquí sí que tengo que agradecer la paciencia de las vecinas y vecinos de Arrankudiaga y de Zollo por la comprensión que han mostrado durante la fase de adaptación de los nuevos equipos.

Mendietan egindako lana ere azpimarratuko nuke, Urdiolan eta Madalena inguruan. Gauza dezente egin ditugu, asko, ikusten ez diren horietakoak. Aurtengorako 124.000 euro ditugu  inbertsioak egiteko eta Otxanduriko depositua konponduko dugu, eta udaletxeko teilatua ere; horrez gainera, bideak asfaltatzeko, frontoiko kontrol sistemarako, argiteriako beste fase bat egiteko eta Uribarrin aterpe txiki bat egiteko erabiliko dugu diru hori. Gero, lehen aipatutako 2014ko soberakina ere daukagu, beste inbertsio batzuk egin ahal izateko.

Este año en el presupuesto contamos con 124.000 euros para inversiones (reparación del depósito de Otxanduri, arreglo del tejado del ayuntamiento, asfaltado de caminos, control de acceso al frontón, alumbrado público y construcción de aterpe en Uribarri) y un remanente positivo del año pasado de 236.000 euros para nuevas inversiones (125.000 euros corresponden al cobro de los pinos del 3er consorcio, el resto, 111.000 euros, es lo ahorrado en 2014 una vez quitado el déficit)


4.- Eta alde negatiboan, aipatzeko moduko zerbait? Zein izan da lanik gogorrena? 

Gogorrena etxebizitzak sustatzeko Etxaukera udal enpresan aurkitu genuen anabasari aurre egitea izan da. Hemen ere zorrekin eta zordunekin topatu gara eta ez da erraza izan. Erabaki latzak hartzera behartuta egon gara. Bestetik, udalbatzaren iritziaren kontra, kanpotik etorritako aginduak bete behar izatea ere gogorra da. Orokorrean, udalez gaindiko eta kanpo erakundeetatik zerbait lortzea ez da erraza izan: Renfe, Aldundia, Iberdrola...


 5.- Egin gabe geratu den zerbait edo penatuta utzi zaituen zerbait?

Egin gabe? Kontuan izanda udalerri bateko beharrak inoiz ez direla asetzen, gauza asko. Agian uraren gaia, nahiz eta lan asko egin, behin betiko konponduta ez uztea. Auzolanean ekintza batzuk egin arren,  gehiago ez sakontzea. Inbertsio gehiago egiteko aukera gehiago izatea, auzoetan, bideetan, mendietan… Egia esan, ekonomikoki ez dira urte onak izan eta, hala ere, lehen esan bezala, gauzak egin ditugu, baina askoz ere gehiago egin nahi izango genituzke.


6.- Zer nolako harremanak izan dituzu oposizioko alderdiarekin? Garai berrietan badago elkarrekin lan egiterik?

Ala lan mota hori udaletik at eman behar da ondo ateratzeko.

Hasieran, oposizio gogorra egitera zetozela esan zuten, eta gure esperientzia eza agerian uzteko ahalegin batzuk egin zituzten. Lantaldeen garrantzia gutxiesteko keinu batzuk ere egon ziren, baina, gauzak baretu ondoren, uste dut orokorrean harreman ona izan dugula. Askotan oso sintonia ona ere. Garai berrietan, nahi eta nahi ez, konpontzera behartuta gaude. Uste dut herritarren nahia hori dela, eta geuk egiten ez badugu ez dela inor etorriko gurea konpontzera. Kohesioa behar dugu, guztiok eman behar dugu herriaren alde. Ados plataformak egindakoa eredugarria izan da. Udalak ez zuen modu zuzenean parte hartu, legezkotasunik eza saihesteko, baina uste dut hori dela bidea.


7.- Eta herritarrengandik zer jaso duzu? Herri zorrotza da gurea?


Maitasun pila jaso dut. Kuriosoa izan daiteke alkate batek hori esatea, baina hori sentitu dut. Orokorrean, herritarrak oso hurbilak dira eta gertutasun hori erakusten dute. Ez dut uste herritar zorrotzak garenik, orokorrean ulertzen dugu non bizi garen. Herri txikiak dira Arrankudiaga eta Zollo eta badakigu hori onerako eta txarrerako dela. Ez ditugu herri handien zerbitzuak, baina beste alde onak ditugu: inguru paregabean bizi gara, umeentzako herri txikiak beste gauza bat dira, kolarik ez, ataskorik ez, aparkatzeko arazorik ez… Lehen esan bezala, jendea hurbila da, solidarioa…


8.- Alkategai zara EH Bilduren udal hauteskundeetarako zerrendan? Zergatik hartu duzu erabaki hori?

Bai, berriro zerrendaburu noa. Lau urte hauetan egindako esfortzu ekonomikoaren ondoren, zorra murriztuta, defizita kenduta, zerbait gehiago egiteko aukera ikusten dut. Gainera, oso pozik nago zerrenda-kideekin eta lantaldeak ematen didan babesarekin. Legealdi honetan zehar jaso dudan babesa izugarria izan da, pertsona asko izan dituk alboan eta, hasieran agindu nuen moduan, gure lana lantaldeko da, ez pertsona bakarrekoa. Erabakia ez da zaila izan.


9.- Zeintzuk dira zuen helburuak edo erronkak hurrengo legegintzaldirako?


Herri programa landu dugu eta bertan jasotzen dira hurrengo legegintzaldirako helburu eta erronkak, baina labur bilduta hauek dira gure proposamenak:
Parte-hartzea sustatzen jarraitzea eta gardentasuna areagotzea. Horiek baitira, gure ustez, udal kudeaketaren oinarriak.
Euskararen erabilera bultzatzeko ahalegin berezi bat egingo dugu.
Azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzen jarraituko dugu. Oxinburu herritarrentzako ekipamendu egokiak jasotzeko prestatuko dugu.
Gizarte gaiei lehentasuna emango diegu. Lan-poltsaren funtzionamendua hobetuko dugu ere eta Berdintasun Plana egingo dugu.
Iraunkortasunean sakonduko dugu, energian, zaramaren kudeaketan… Elikadura burujabetza landuko dugu Nerbioi Garaiko beste herriekin batera.


10.- Bukatzeko, mezuren bat edota kontatzeko moduko anekdotaren bat?

Bai. Toki hau aprobetxatu nahi dut eskerrak emateko lagundu diguten guztiei. Lantaldeetan lan nekaezinean dabiltzanenei, herriko kirol elkarteetan lan egiten dutenei, gurasoen elkartean, jubilatuen elkartean, Gizarte Etxean, jai batzordeetan, labur esanda, herrigintzan aritzen diren guztiei. Eskerrak eman ere laguntza puntuala eman didatenei, gai zehatzetan, mendietan adibidez, arazoren bat ikusi eta udaletxera deitu dutenei… Guztiok egiten dugu herria, auzolanean.












No hay comentarios:

Publicar un comentario

Komentarioak egin ahal dituzu hemen, baina beti sinatuta bukaeran.
Aqui puedes hacer tus comentarios, pero siempre firmando al final.