martes, 31 de marzo de 2015

Ermita berriaren inaugurazioa

Martxoaren 21ean, Madalenan, auzolanean eraikitako “aterpe-baseliza” berria inauguratu zen. Asmoa aurrera ateratzeko, hainbat auzokidek lagundu dute, adin ezberdinetakoak eta bakoitzak ahal izan duen neurrian. Herriko gazteek ere protagonismo berezia izan dute auzolanean laguntzeko deialdi ezberdinak eginez eta gauzatuz. Azkenean, proiektua burutu ostean, horren bultzatzaileek hori ospatzeko jaialditxo bat antolatu zuten eta auzokideak bertan parte hartzera gonbidatu zituzten.
Egun horretan herriko belaunaldi ezberdinek ez zuten hutsegin nahi izan eta bertan elkartu ziren egitasmoa aurrera atera dutenei aitormena eta begirunea adierazteko. Eguraldiak ez zuen, egia esan, gehiegi lagundu, baina oztopo guztien gainetik, goian bildu ziren herrikoak izandakoak, izaten jarraitzen dutenak eta herrira bizitzera etorri direnak, umeak, gazteak, helduak eta nagusiak. Sentsibilitate eta ideologia ezberdinetakoak; batzuk baseliza ikusten zuten eta beste batzuk aterpea, baina denak elkartu ziren egitasmoa atera dutenen lana txalotzeko.
Deialdia goizeko 11etan zen, herriko plazan, eta handik, batzuk oinez eta, arrazoi ezberdinengatik oinez ezin zutenak propio antolatutako garraioetan, gora abiatu ziren Madalenako inguruak betez.
Goian, aurreikusi bezala, sustatzaileetako batek hitz batzuk esan zituen han bildutakoei eskerrak emanez bukatuz; ondoren herriko musika eskolakoek eta abesbatzak abesti gutxi batzuk eskaini zituzten eta, Euskal Herrian ohitura denez, hamaiketako batekin eman zitzaion amaiera ekimenari, dena jai giroan. Parte-hartzaileak oso gustura eta pozik, 14:00ak aldera jendea jaisten hasi zen igo zen bezala.
Mirestekoa da gero eta berekoiagoa eta indibidualistagoa den gizarte honetan oraindik ere eskuzabaltasun eta auzolanaren ereduari eustea batzuen buruan eta bihotzean, eta, aldi berean, zoriontzekoa da gure herrian hitzetatik praktikara eramatea lortzea, txalotzekoa, benetan.

El 21 de marzo se inauguró el albergue-ermita construido en “auzolan” en Madalena. Muchas personas han colaborado en este proyecto, cada una en lo que ha podido. También la gente joven ha tenido su protagonismo, convocando y llevando a cabo actividades de trabajo vecinal. Al final, una vez construido el edificio, se organizó una pequeña fiesta e invitaron a los vecinos y a las vecinas a participar en ella.
Ese día acudieron personas de diferentes generaciones, en reconocimiento al trabajo realizado. El tiempo no ayudó mucho, pero, aun así, allí se juntaron personas que han vivido en el pueblo, algunas que siguen viviendo aquí y también personas nuevas en el pueblo. Personas de ideologías y sensibilidades diferentes; algunas vieron una ermita, otras un refugio, pero todas reunidas para aplaudir el trabajo realizado.
La convocatoria era a las 11, en la plaza, para ir andando hasta Madalena, pero también hubo transporte para quienes tenían dificultades para hacer el camino andando.
Una vez arriba, una de las personas promotoras se dirigió a las personas asistentes, agradeciéndoles su participación. Después, hubo una pequeña actuación de la escuela de música y del coro, y, para acabar, siguiendo las costumbres de Euskal Herria, almuerzo. 
Es de admirar que, en esta sociedad cada vez más egoísta e individualista, algunas personas sigan potenciando la generosidad y el trabajo vecinal; así mismo, tenemos que felicitar a estas personas que han conseguido llevar a la práctica lo que sólo eran palabras. Admirable, de verdad. 

No hay comentarios: