sábado, 31 de enero de 2015

Eskerrik asko Olentzero

Olentzero Arrankudiaga eta Zolloko umeekin egotera etorri zen abenduaren 24an. Haurrak eta familiek harrera ezin hobea eskaini zioten Garondon eta, jai giroan, frontoiraino abiatu ziren kalejiran. Frontoian bertan, gazteek prestatutako dantzak eta ongietorriaren ostean, Olentzerok bere hitzalditxoa bota zuen. Gaueko bisitarako ardoa eta gailetaren bat pikardiaz eskatu zuen, baina, lagunak zaintzeko eta guraso zein irakasleei kasu egiteko gomendioa luzatu zien umeei, bereziki. Jarraian, urte bereko ume-txandak errespetatuz, gozokien bila hurbildu ziren haur guztiak. Lotsatuta batzuk, beldurtuta besteak, baina, adrenalina puntu batekin gehienak, bere ondoan eseri ziren gozo-gozo. Txikitxo batzuk euren txupeteak ematera ausartu ziren, beste batzuk lasai asko berarekin berba egiten eta baten bat  gurasoen altzoan, badaezpada. Baina, gehienak zintzo-zintzo musu handia eskaini zioten irribarrea ahotik kendu ezinik zegoen Olentzerori. Azkenik, herriko musikarien laguntzaz, ume, gazte zein guraso abestera animatu ziren eta “hator-hator” zein “Olentzero” kantak txukun eta ozen entzuteko aukera egon zen. Urtero bezala, gure lagun magikoak etorri zen leku beretik alde egin zuen, mendira lanera, intentzioarekin ikatz egitera, horra, horra!!


Olentzero vino el 24 de diciembre a compartir un rato con los niños y las niñas de Arrankudiaga y Zollo. Primero, niñas y niños y las familias le recibieron en Garondo, para ir al frontón en kalejira. Ya en el frontón, después de las danzas preparadas por un grupo de jóvenes, Olentzero transmitió su mensaje. Depués de pedir pícaramente un poco de vino y galletas para su visita nocturna, recomendó a niñas y a niños que se portaran bien y que cuidaran a sus amigos y amigas. Después, por turnos según grupos de edad, se acercaron todos y todas a recoger su paquete de chuches. Avergonzadas algunas, con miedo otros, pero, al final todas y todos se sentaron a su alrededor. Hubo quien se animó a dejarle el chupete, o quien habló tranquilamente con él, y también quien necesitó a su padre o a su madre para tranquilizarse. Pero la mayoría saludaron con un gran beso a un Olentzero con una sonrisa continua en la cara. Para acabar, con la colaboración musical de trikitixas, chistus, flautas y demás, todas las personas que acudimos al frontón cantamos «Hator hator» y «Olentzero».  Como todos los años, nuestro amigo mágico volvió por donde vino: «mendira lanera, intentzioarekin ikatz egitera, horra, horra!!»

No hay comentarios: