sábado, 29 de noviembre de 2014

Sakabanaketaren kontrako elkartasun hiru zapi-kate

Abenduaren 10ean Gasteiz, Baiona eta Iruñean

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, Etxeratek dispertsioaren aurkako zapi-kateak osatuko ditu Baionan, Iruñean eta Gasteizen. Arabako hiriburukoa izango da horietatik luzeena; Gobernu espainolaren Ordezkaritzan hasi (Frai Frantzisko pasealekua), Ajuria Enea aurretik igaro eta EAEko Legebiltzarreraino iritsiko da.

Zapi-kateak herri honetan Giza Eskubideak urratzen direla salatzea eta horiek ezagutaraztea du helburu. «Senideak, lagunak, ezagunak eta ezezagunak... sor ditzagun guztion artean giza eskubide guztien aldeko zapi-kateak. Elkartasun kateak», adierazi zuen.dute antolatzaileek.

«Milaka eta milaka kilometro egitera behartzen gaituzte. Urduritasuna, nekea eta tentsioa dira, horren ondorioz, gure eguneroko ogia. Baina ez hori bakarrik. Larriki eri dauden presoen aurkako espetxe politika krudela eta basatia da, erabateko isolamendu egoerek bere horretan jarraitzen dute, presoen aurkako eraso fisikoak eta miaketa eta jazarpenak guretzat», gaineratu dute.

No hay comentarios: