Herri galdeketaren emaitzak zenbakietan:
BAI: %89,64 (450)
EZ: %2,58 (13)
ZURIAK: %6,57 (33)
BALIOGABEAK: %1,19 (6)
Parte hartzea altua izan zela azpimarratu zuten antolatzaileek, herritarren %61,59a gerturatu baitzen haustestontzira.
Erabakitzeko eskubidearen alde Arrankudiaga-Zolloko Ados Plataformak antolatutako herri-kontsulta normaltasunez garatu zen. Botolekua goizeko 9etan ireki zen, eta ehunka herritar gerturatu ziren "Nahi duzu euskal estatu subirano bateko herritar izan?" galderari erantzutera.
Galdeketak interes handia sortu du Euskal Herriko zein estatuko komunikabideen artean, eta hamaika kazetari akreditatu dira jardunaldia jarraitzeko, tartean TV3 telebista katalana. Telecincoko kazetariak ere egon dira.
Galdeketa jarraitzen ari ziren 4 behatzaileek adierazi zuten bozkaketak normaltasunez eta zehaztutako protokoloen arabera ematen ari zirela, bat ere gora beherarik gabe.
BIDEOA
aiaraldea.com-ek egindako bideoa ikusteko, sakatu hemen.
eitb-ren irudiak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario